XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldude'ri begira lorian nago ni,
hartakotz dazkot egun pertsu hauk eskaini,
hartakoz dazkot egun pertsu hok eskaini,
nola dagon izaite bizi bat iduri
Sorogain'i begira, bizkarrez Baztan'i .

Bizkarrez dago bainan anaia du Baztan,
berex badaude ere zonbait urte hautan,
ez daude berriz ere amodio faltan,
amultsuki hartzeko elgar besoetan.

Aldude'ri izena nork eman ote du?
Noren asmutik edo nondik zaio heldu.

Diote Alto-bide dela estakuru,
Aldude erdalduna noiz izana dugu?.

Naparroa'ko ginen Aldude'n lenago,
gure bihotza hortaz penetan baitago;
izen berriz gaituzte eman apalago,
bainan gure gogoa lehengoan dago.

Herri hau gero ere, denen arabera,
ez español, ez frantses, bizitzen zen bera;
gero etsaiek, jauzi eginik gainera,
zuten gain hartarikan jautsi hoin behera.

Arbolak bizi deno baduke itzala,
beraz balaike fruitu ekar dezakela;
bainan nork du nahiko, nork duke ahala
Aldude ezartzeko lehen zen bezala?.